19 positibo berri detektatu dituzte eskualdean, 5 Eibarren eta 6 Elgoibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
19 positibo berri detektatu dituzte eskualdean, 5 Eibarren eta 6 Elgoibarren
ETA KITTO 2021, Ots 17

COVID-19aren inguruko azken datuen arabera, atzo bost kasu berri atzeman zituzten Eibarren (aurreko eguneko kopuru berbera). Intzidentzia-tasak  jaisten jarraitzen du, 338,50an kokatuz.

Mendaron eta Soraluzen izan ezik, azken egunetako intzidentzioa-tasa metatuari begiratzen badiogu, hobera egin du egoerak Debabarrena eskualdean : Elgoibarren 840,55ko intzidentzia daukate, aurreko egunean baino apurtxo bat baxuagoa (atzo 6 kasu berri detektatu ziren, aurreko egunean baino 3 gehiago): beraz, eremiu gorrian jarriatzen dute.  Ermuan eta Mendaron hiruna positibo zenbatu dira azken orduetan, eta 2 Soraluzen. Guztira, beraz, 19 kasu berri eskualde osoan, aurreko egunean baino 7 gehiago.

Atzo, 10.874 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 499 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 56 Araban, 327 Bizkaian, 109 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 61 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 159 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, otsailaren 8tik 14ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 71 hildako egon direla.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »