19 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 280,26koa da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
19 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 280,26koa da
ETA KITTO 2022, Mar 24

Azken hiru egunetan 19 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 280,26koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan (262,19) eta Elgoibarren 9 (415,94) kasu berri atzeman dituzte, Mendaron 3 (189,13), Soraluzen 2 (301,96), eta Mallabian (168,07) eta Deban (73,35) kasu bana. Mutrikun (188,18), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken hiru egunetan 44 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.557 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 496,97koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,02ekoa. Bestalde, 156 lagun ospitaleratu dituzte eta 20 daude ZIUn.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »