[ANALISIA] 2 aste koronabirus positibo berririk gabe Eibarren, 10 egun Debabarrenean

[ANALISIA] 2 aste koronabirus positibo berririk gabe Eibarren, 10 egun Debabarrenean
2020/05/23 16:55
eta kitto!
Pixkanaka badoa egoera egonkortzen eta gaur bi aste betetzen dira Eibarren azkeneko 2 positibo berriak atzeman zirenetik, maiatzaren 8an 2 kasu berri atzeman ziren eta ordutik 209 dira gure herrian metatutako positiboak.

Debabarrenean egoera oso antzekoa da, maiatzaren 12an bi kasu berri atzeman ziren Elgoibarren eta ordutik, ez da kasu berririk atzeman gure eskualdean. Momentu honetan 465 dira Debabarrenea metatutako positiboak eta horrela banatzen dira herriz herri:

Eibar           209
Ermua         167
Elgoibar       44
Mutriku       14
Soraluze     13
Deba              10
Mendaro     4
Mallabia       4

Baina egoera oso bestelakoa zen aurreko asteetan grafikoan ikus daitekeen moduan. Izan ere apirilaren 11tik 18ra bitarteko astean adibibidez, 175 kasu berri atzeman ziren gure eskualdean eta horitatik 88 egun bakar batean (apirilaren 13an 88 kasu berri atzeman ziren eta horietatik 80 Ermuan).

METATUAK ETA GARAPENA DEBABARRENA WEB ONA

Baina grafika horrek ez du alde handirik gure herriko grafikarekin. Izan ere, sasoi berean apirilaren 11tik 18ra, 63 kasu berri atzeman ziren Eibarren, beraz 175 kasu horietatik %36 Eibarren atzeman ziren. Kasu gehien atzeman zen eguna apirilaren 15a izan zen,eta egun bakar batean 27 kasu berri atzeman ziren Eibarren.

METATUAK ETA HAZKUNDEA EIBAR WEB

Ospitaleratuei dagokionean, orain egoera lasaiagoa bada ere, 17 lagun daude Debabarrenako ospitaletan ingresatuta. Oso bestelakoa zen egoera ospitaletan duela hilabete,  okupaziorik altuena apirilaren 15ean eman zen, egun horretan 82 lagun zeuden koronabirusa zela eta ospitaleratuta.

Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera Mendaroko Ospitalean 4 lagun daude ingresatuta (atzo baino 2 lagun gutxiago) eta Eibarkoan 13 (atzo baino lagun bat gutxiago).

OSPITALERATUAK MAIATZAK 22