2 positibo Eibarren eta positibo bana Elgoibarren eta Soraluzen azken 24 orduetan

2 positibo Eibarren eta positibo bana Elgoibarren eta Soraluzen azken 24 orduetan
2020/09/08 eta kitto!
Azken datuen arabera, 4 koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo Debabarrenean, horietako 2 Eibarren, eta kasu bana Elgoibarren eta Soraluzen.

Atzo, 6.836 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 397 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 27 Araban, 216 Bizkaian, 146 en Gipuzkoan eta 8  Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.