22 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 189,27koa da

22 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 189,27koa da
2022/04/05 eta kitto!
Azkenengo astean 22 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 189,27koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Soraluzen 19 (553,60) kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 10 (181,04); Elgoibarren 5 (164,64); Mendaron 4 (567,38); Deban (91,69) eta Mutrikun (94,09) hiruna kasu; eta Mallabian (336,13) kasu bakarra. Beraz, azkenengo astean 68 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 3.222 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 377,55koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,79koa. Bestalde, 130 lagun ospitaleratu dituzte, 12 daude ZIUn eta 22 lagun hil dira.