22 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 429,50koa da

22 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 429,50koa da
2022/02/24 11:49
eta kitto!
Azken hiru egunetan 22 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 429,50koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 8 kasu berri atzeman dituzte (537,26); Soraluzen 5 (377,45), Deban (421,79) eta Ermuan 4 (293,40), Mutrikun 3 (639,82) eta Mendaron 2 (425,53). Mallabian, ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken hiru egunetan 48 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 4.994 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 580,26koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,79koa. Bestalde, 205 lagun ospitaleratu dituzte eta 56 daude ZIUn.