27.566 lagun bizi dira Eibarren, iaz baino 282 gutxiago

27.566 lagun bizi dira Eibarren, iaz baino 282 gutxiago
2021/01/26 15:14
eta kitto!
Udaleko Idazkaritza Nagusiko Estatistika Atalak jakitera eman duenez, Eibarrek 27.566 biztanle ditu gaur egun, 14.132 emakume eta 13.434 gizon. 2020. urtean 27.848 biztanle zituen herriak, gaur egun baino 282 gehiago; 2019an 27.600; eta 2018an 27.474.

Eibarko biztanleria adin-tarteetan banatuz gero, 0 eta 25 urte bitarteko 6.470 biztanle daude (3.145 emakume eta 3.325 gizon), 26 eta 50 urte bitarteko 8.733 (4.250 emakume eta 4.483 gizon), 51 eta 65 urte bitarteko 5.837 (2.969 emakume eta 2.868 gizon), 66 eta 100 urte bitarteko 6.519 (3.761 emakume eta 2.758 gizon) eta 100 urtetik gorako zazpi (denak emakumeak).

Herrian, gainera, 79 herrialdetatik etorritako 2.776 lagun bizi dira, horietatik 1.336 emakumeak eta 1.440 gizonezkoak. Hau da eibartarren zerrenda jatorrizko herrialdeari begiratuz gero:





































































































































































































































































































































Herrialdea Biztanleak
Maroko 988
Nikaragua 210
Kolonbia 190
Pakistan 132
Venezuela 127
Dominikar Errepublika 121
Senegal 115
Portugal 86
Brasil 85
Honduras 53
Aljeria 51
Nigeria 47
Bolivia 45
Txina 42
Kuba 39
Errumania 33
apatridak 31
Argentina 24
Ekuador 24
Britainia Handia 24
Albania 22
Kongoko Errep. Dem. 21
Peru 20
Italia 15
Bangladesh 14
Ukraina 14
El Salvador 13
Mali 12
Nepal 12
Paraguai 12
Kongo 10
Frantzia 10
Mexiko 9
Errusia 7
Angola 6
Txile 6
Boli Kosta 6
Japonia 6
Mauritania 6
Alemania 5
Kamerun 5
Ginea 5
Ekuatore Ginea 5
Bosnia-Herzegovina 4
Egipto 4
Eritrea 4
Estatu Batuak 4
India 4
Ghana 3
Irlanda 3
Harreman diplomatikorik gabeko herria 3
Thailandia 3
Australia 2
Bulgaria 2
Filipinak 2
Iran 2
Herbehereak 2
Palestina 2
Serbia 2
Hegoafrika 2
Uruguai 2
Belgika 1
Benin 1
Bielorrusia 1
Cabo Verde 1
Kanada 1
Costa Rica 1
Kroazia 1
Finlandia 1
Gambia 1
Hungaria 1
Indonesia 1
Malawi 1
Moldavia 1
Montenegro 1
Polonia 1
Somalia 1
Suedia 1
Togo 1