29 positibo Debabarrenean azken orduetan, horietako 10 Eibarren eta 13 Ermuan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
29 positibo Debabarrenean azken orduetan, horietako 10 Eibarren eta 13 Ermuan
ETA KITTO 2020, Uzt 21

3.682 PCR proba egin ziren atzo EAEn, eta 90 izan ziren positiboak. Gipuzkoan azken 24 orduetan COVID-19an positibo eman dutenenĀ  kopuruak nabarmen egin du behera; dena dela, erdia Eibarren atzeman direla azpimarratu beharra dago.

Lurraldeka: 5 Araban, 63 Bizkaian, 20 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean. Gipuzkoako positibo berrien erdia Eibarren erregistratu dute (10 kasu). Ermuan 13 atzeman dituzte; 3 Elgoibarren; eta 3 Deban.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 4 pertsona ingresatu zituzten COVID-19aren eraginez, eta une hauetan 2 pertsona daude ZIUn.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »