330 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 8.105,85koa da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
330 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 8.105,85koa da
ETA KITTO 2022, Urt 13

Azken hiru egunetan 330 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 8.105,85an kokatuz.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 285 kasu berri atzeman dituzte (7.778,26); Elgoibarren 209 (8.682,84), Mutrikun 104 (6.435,83), Deban 90 (7298,73), Soraluzen 53 (8.228,49), Mendaron 36 (7.328,61) eta Mallabian 15 (8.151,26). Beraz, azken hiru egunetan 1.122 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 71.634 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 6.936,77koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,92koa. Bestalde, 807 lagun ospitaleratu dituzte eta 136 ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »