344 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 7.556,23koa da

344 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 7.556,23koa da
2022/01/17 eta kitto!
Azken lau egunetan 344 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 7.556,23koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 203 kasu berri atzeman dituzte (7.360,01); Elgoibarren 137 (7.850,95), Deban 82 (6.986,98), Mutrikun 80 (6.755,74), Soraluzen 35 (6.869,65), Mendaron 17 (6.477,54) eta Mallabian 7 (6.890,76). Beraz, azken lau egunetan 905 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 59.534 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 6.235,46koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,83koa. Bestalde, 780 lagun ospitaleratu dituzte, 143 ZIUn daude eta 78 lagun hil dira.