38 positibo berri azken egunetan Debabarrenean, aurreko asteburuan baino 8 gutxiago

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
38 positibo berri azken egunetan Debabarrenean, aurreko asteburuan baino 8 gutxiago
ETA KITTO 2020, Urr 05

Ostirala, larunbata eta igandean 38 pertsonak eman dute positibo COVID-19an gure eskualdean, aurreko asteburuan baino 8 gutxiagok. 10 Eibarren erregistratu dituzte; 9 Ermuan zein Elgoibarren; 5 Soraluzen; 3 Mutrikun eta kasu bana Deban eta Mendaron.

Osasun Sailaren arabera, ostiralean 8.229 PCR egin ziren EAEn eta 441 positiboetatik, 142 izan ziren gipuzkoarrak. Larunbatean PCR proba gehiago egin ziren, 8.615 zehazki, eta 319 positiboetatik 108 izan ziren Gipuzkoan.Atzo 5.366 PCR proba egin zituzten, eta positiboak 272 izan dira, eta horietako 123 dira Gipuzkoakoak.

Osasun Sailaren arabera, ospitaleratuta 245 pertsona daude, eta horietatik 59 dira ZIUn daudenak.

Ikastetxeei dagokionez, orotara EAEko 113 ikasgela daude itxita, 82 ikastetxetan.

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »