538 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
538 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2022, Urt 07

Astelehenetik eguaztenera 538 koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 5.456,07koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 272 kasu berri atzeman dituzte (6.291,16); Ermuan 160 (4.862,98), Deban 96 (5.629,93), Soraluzen 83 (5.938,60), Mutrikun 54 (2.973,28), Mendaron 41 (4.728,13) eta Mallabian 30 (5.546,22). Beraz, 1.274 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 80.955 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 5.761,80koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,30koa. Bestalde, 631 lagun ospitaleratu dituzte eta 122 daude ZIUn COVID-19aren ondorioz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »