55 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 1.401,32koa da

55 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 1.401,32koa da
2022/02/14 11:41
eta kitto!
Azken lau egunetan 55 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 1.401,32koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 25 kasu berri atzeman dituzte (1.377,82); Ermuan 15 (1.142,39), Mutrikun 14 (1.354,91), Soraluzen 7 (1.132,36), Deban 5 (1.136,99), Mallabian 3 (1.176,47) eta Mendaron 2 (1.229,31). Beraz, azken lau egunetan 126 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 10.421 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 1.393,32koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,69koa. Bestalde, 374 lagun ospitaleratu dituzte, 76 ZIUn daude eta 108 hil dira.