56 positibo berri Eibarren

56 positibo berri Eibarren
2020/11/13 eta kitto!
Atzo 56 positibo berri atzeman ziren, aurreko egunean baino 3 gehiago. Horrela, intzidentziak-tasa 2.437,05 da Eibarren eta EAEn zona gorrian dauden herrien artean intzidentzia-tasa handiena duen herria izan jarraitzen dugu.

Eskualdeko beste herrietan Ermuan 30 kasu zenbatu dira azken orduetan; 17 Elgoibarren; 11 Deban, 5 Mutrikun, 5 Soraluzen eta 1 Mendaron. Debabarrenean, beraz, 125 positibo berri daude, aurreko egunean baino 35 gehiago.

Atzo 17.061 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 1.401 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera:137 Araban, 653 Bizkaian, 619 Gipuzkoan eta 11 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 60 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 134 pertsona ZIUn daude.