6 kasu positibo berri Eibarren

6 kasu positibo berri Eibarren
2021/01/14 eta kitto!
Atzo 6 positibo berri atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasak berdin jarraitzen du, 342,14an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan 4 kasu atzeman zituzten, Deban 3, Elgoibarren 2, eta bana Mutrikun eta Soraluzen. Beraz, guztira 14 positibo berri atzeman zituzten Debabarrenan.

Atzo, 13.021 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 771 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 119 Araban, 428 Bizkaian, 209 Gipuzkoan eta 15 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 74 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 83 pertsona ZIUn daude.