Atzegik sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du bere sorreraren 60. urteurrenean

Atzegik sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du bere sorreraren 60. urteurrenean
2020/10/22 10:45
eta kitto!
Atzegik aurtengo kanpaina berezia aurkeztu du aste honetan Donostian. Elkarteak 60 betetzen dituela-eta, aurtengo kanpainaren goibururako “Atzegi 60 urte bidelagunak biltzen” esaldia aukeratu dute. Arduradunen berbetan, “omenaldia egin nahi genien 60 urte hauetan zehar elkartearen bidelagun izan diren guztiei”. Aurten, COVID-19aren eraginez ezin izan zen jende asko elkartu aurkezpen ekitaldian, baina etxetik dena jarraitzeko aukera egon zen. Hurrengo ospakizuna, 60. urteurreneko festa, datorren urtean, 2021eko abenduaren 20ean izango da, Kursaalen.

https://youtu.be/nj4ChPaZfT8