7 kasu berri azken orduetan Eibarren, 447ko intzidentzia-tasarekin

7 kasu berri azken orduetan Eibarren, 447ko intzidentzia-tasarekin
2020/12/16 eta kitto!
Atzo 7 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 2 gehiago. Herriko intzidentzia-tasa behera doa eta 447,77an dago.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 4 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean (eremu gorritik atera da Ermua, 429,55ko intzidentzia-tasarekin), 2 Elgoibarren eta kasu bakarra Deban. Beraz, 14 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 6 gutxiago. Gipuzkoa mailan bost herri daude zonalde gorrian: Arrasate, Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain eta Ordizia. Eta bakarra Bizkaian: Arrigorriaga.

Atzo, 13.165 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 582 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 104 Araban, 231 Bizkaian, 243 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 58 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 99 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, abenduaren 7tik 13ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 99 hildako egon direla.