74-79 urtekoak txertatzeko hitzorduak agortu dira

74-79 urtekoak txertatzeko hitzorduak agortu dira
2021/04/20 eta kitto!
Web bidezko hitzordua hartzeko epea zabaldu eta ordu batzuetara, agortu egin dira 74-79 urtekoak txertatzeko hitzorduak. Atzoko 15:00etatik gaurko 08:00etara, Osakidetzak 19.116 hitzordu eman ditu.

Adin-tarte horretako pertsonek SMSa jaso dute telefono mugikorrean eta, ondoren, webgunetik hitzordua hartu dute. Aukera izan dutenek, itxaron egin beharko dute txerto gehiago lortu arte.

Osakidetzak testu-mezu berri bat bidaliko du mugikorrera edo telefonoz deituko du dosi gehiago jaso eta txertaketari berriz ekiten dionean.