764 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren

764 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren
2022/01/10 eta kitto!
Azken lau egunetan (eguenetik domekara) 764 koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 7.472,52koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 431 kasu berri atzeman dituzte (6.848,12); Elgoibarren 288 (7.946,27), Mutrikun 121 (4.761,01), Deban 113 (6.785,26), Soraluzen 101 (7.649,72), Mendaron 43 (6.288,42) eta Mallabian 30 (7.815,13). Beraz, azken lau egunetan 1.891 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 77.628 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 6.600,91koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,01koa. Bestalde, 796 lagun ospitaleratu dituzte, 142 daude ZIUn eta 50 hil dira COVID-19aren ondorioz.