Atzo 9 positibo berri atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasak igotzen jarraitzen du, 334,86an kokatuz.
Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan 3 kasu atzeman zituzten eta Ermuan 2. Beraz, guztira 14 positibo berri atzeman zituzten Debabarrenan.
Atzo, 12.238 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 817 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 92 Araban, 492 Bizkaian, 219 Gipuzkoan eta 14 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 75 pertsona ZIUn daude.