Abenduaren 26an hegaztien neguko zentsua egiteko laguntzaile bila ari dira

Abenduaren 26an hegaztien neguko zentsua egiteko laguntzaile bila ari dira
2020/12/07 11:18
eta kitto!
Neguko hegaztien zentsuak egiteak duen balioaz jabetuta, Ornitho.eus plataformak Parke eta Lorategietako Hegaztien I. Neguko Zentsua antolatu du. Euskal Kostaldeko Geoparkeak ekimen honekin bat egin du eta Deban, Mutrikun eta Zumaian hainbat parke eta lorategi aukeratu ditu zentsoa egiteko.

Zentsuak urteko azken zapatuan (abenduaren 26an) egingo dira eta interesa duenak ingurumena@geoparkea.com helbidera idatzi dezake (arduradunak kontaktuan ipiniko dira nola parte hartu azaltzeko). Antolatzaileen berbetan, “zentsuen inguruan ezagutzarik ez baduzu baina ekimena interesatzen bazaizu, Geoparkeak lehen datuak biltzeko beharrezko formakuntza emango du lehenago. Parte hartzea oso erraza da, eta orain da laguntzaile-sarea sortzeko momentua”.