Alarma egoera mantentzea beharrezkoa dela uste du Urkulluk

0    Gizartea 
CDwes76
Alarma egoera mantentzea beharrezkoa dela uste du Urkulluk
ETA KITTO 2021, Api 12

Alarma-egoera ez luzatzeko aukeraren aurrean, Lehendakariak Pedro Sánchez presidenteari eskatu dio konsziente izan dadila autonomia-erkidegoek berme juridikoak behar dituztela birusaren hedapena erogazteko neurriak aplikatzerakoan.  “Nik alarma egoerari eutsiko nioke”, hori adierazi du gaur goizean Radio Euskadiko “Boulevard” saioan. Gizartearen “antsietatea, asperdura eta nekea” ulertzen dituen arren, nabarmendu du beharrezkoa dela alarma egoera maiatzaren 9az harago mantentzea.

Zentzu horretan, “Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ezartzen dituen autoen aurrean berme juridiko nahikorik ez izateak” kalte egingo duela gaineratu du. Lehendakariak aitortu du aurreikusi beharko dela alarma-egoeraren amaiera, eta, horren aurrean, nola jokatu eskumenen eta mugen arabera”.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »