[ANALISIA] Koronabirusaren bilakaera Eibarren

[ANALISIA] Koronabirusaren bilakaera Eibarren
2020/05/16 eta kitto!
COVID19 dela eta alarma egoera ezarri zela badira bi hilabete eta atzera begiratuz gero Eibarren izan duen bilakaera behatu dezakegu.

Osasun larrialde honek Eibarren bilakaera bortitza izan zuen martxoaren erdikaldetik apirilaren amaierara, eta astebetean (apirilaren 11tik 18ra) herrian 63 kasu berri atzematera heldu zen. Baina badirudi azkeneko hamabostaldian egonkortze fasean sartu dela.

eibar eta kontajioak maiatzak 16 WEB

 

Izan ere aste honetan ez da kasu berririk atzeman Eibarren eta Debabarrenean 2 besterik ez dira eman, Elgoibarren, eta gaur adibidez ez da koronabirus kasu berririk atzeman Gipuzkoan.

Debabarrenean honela banatzen dira metatutako positiboak herriz herri:

positiboak herriz herri WEB MAIATZAK 16

 

Ospitaleratuei dagokionean, apirila erdikaldean eman zen Eibar eta Mendaroko Ospitaletan ospitaleratze kopururik altuena. Martxoa amaieratik apirila erdikaldera 80 lagun inguru egon ziren Debabarrenako ospitaletan ingresatuta. Gaur egun 19 lagun daude, 3 Mendarokoan eta 16 Eibarkoan.

OSPITALERATUAK HAMABOSTALDIKA WEB