Aniztasun funtzionala duten gazteentzat sormen eta mugimendu saioa egingo da domekan Portalean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Aniztasun funtzionala duten gazteentzat sormen eta mugimendu saioa egingo da domekan Portalean
ETA KITTO 2023, Ira 18

Aniztasun funtzionala duten gazteentzat sormen eta mugimendu saioak eskaintzen dituen BASH Kooperatibaren eskutik, domekan (irailak 24) saioa egingo dute Portalean, 11:00etatik 13:00era, eta partaide berriak gonbidatu nahi dituzte, “mugitu, sortu eta ondo pasatzera”. Azaldu dutenez, “gure helburua ikaskuntza eta garapen pertsonalerako espazio segurua sortzea da. Hiru urte daramatzagu Eibarko Udalarekin lanean, eta pozik gaude uda ostean Eibar Mugimenduan programari jarraipena emateko”. Izena emateko asociacionbash@gmail.com helbidera idatzi edo 688819611 telefono zenbakira deitu daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »