AP-8 autobidea itxita dago lur-jausi baten ondorioz

AP-8 autobidea itxita dago lur-jausi baten ondorioz
2020/02/06 eta kitto!
Lur-jausia 16:00ak inguruan izan da AP-8 autobideko 75. kilometroan, Eitzaga auzoan (Zaldibarko lurretan), Ermua eta Eibartik oso gertu (Ermuko Sallabente auzo parean). Lur-jausiak errepidea moztu du eta itxi egin dute norantza bietan. Irungo norantzako trafikoa Durangoko bidesaritik ateratzen dihardute; eta Kantabriara doana, bestetik, Eibarko irteeratik. Azken berrien arabera, "Eitzagako zabortegia goitik behera erori da. Zabortegiko 10 langileetatik bi desagertuta daude eta euren bila dabiltza".







 

20200206_162055 WhatsApp Image 2020-02-06 at 16.29.10

[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/02/WhatsApp-Video-2020-02-06-at-16.29.10.mp4"][/video]