Arrateko errepidea itxita dago izotzarengatik

Arrateko errepidea itxita dago izotzarengatik
2021/01/07 eta kitto!
Trafiko Zuzendaritzak gaur goizean adierazi duenez, Arrateko errepidea itxita dago izotzarengatik. Horrela, edozein motako ibilgailuek debekatuta dute bertatik igarotzea.

Azken egunotan elurrak herriko mendiak zuritu ondoren, gaur gaueko hotzak errepideak izoztu ditu. Datozen egunotan hotz egiten jarraituko du eta asteburuan elur gehiago egingo duela dio eguraldi-aurreikuspenak.

(Argazkia: Maite Urbieta)