Asteburuan 20 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburuan 20 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Abu 30

Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) 20 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 323,94koa da.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren 19 kasu atzeman dituzte, Soraluzen hamar, Ermuan bederatzi, Deban zazpi, Mutrikun sei, eta Mendaron kasu bakarra. Horrela, guztira 72 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 3.543 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 296 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 44 Araban, 149 Bizkaian eta 98 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 74 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »