Asteburuan bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Asteburuan bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/06/07 eta kitto!
Azken hiru egunetan bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasak pixka bat egin du gora, 54,60an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan hiru kasu berri atzeman dituzte, eta Elgoibarren eta Mallabian kasu bana.

EAEn, atzo, 5.169 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 181 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 31 Araban, 93 Bizkaian eta 54 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

EAEko intzidentzia-tasa 195,66koa da. Horrela, iazko abuztuaz geroztik 200etik jaisten den lehen aldia da.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 84 pertsona ZIUn daude.