Astelehenean hasiko dira baheketa masiboa egiten 13 eta 40 urte bitarteko eibartarren artean
2020/11/05
13:00
eta kitto!
Osakidetzak baieztatu duenez, Eibarren baheketa masiboa egiten hasiko dira astelehenean, Eibar Ospitalean. Azaroaren 9tik 13ra bitartean egingo dituzte PCR probak, 13 eta 40 urte bitarteko eibartarren artean. Baldintza horiek bete eta proba egiteko interesa dutenek hitzordua eskatzeko 943 03 26 44 telefono zenbakira deitu beharko dute, bihar goizeko 09:00etatik aurrera (mesedez, ordu hori baino lehen ez deitzeko eskatu dute).
https://twitter.com/osakidetzaEJGV/status/1324340471955656706?s=19
https://twitter.com/osakidetzaEJGV/status/1324340471955656706?s=19