AstraZenecaren lehen dosia jaso dutenei Pfizerren txertoa jarriko diete pauta osatzeko

AstraZenecaren lehen dosia jaso dutenei Pfizerren txertoa jarriko diete pauta osatzeko
2021/05/19 eta kitto!


Espainiako Osasun Ministerioak egin duen entsegu klinikoak dio segurua dela AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonei Pfizer txertoa jartzea txertaketa pauta osatzeko. Hau dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan Pfizer txertoa jartzen hasiko dira baldintza horiek betetzen dituzten pertsonei; 83.000 inguru dira erkidegoan. Beste erkidego batzuk neurri honen aurka jarri dira, Madril eta Andaluzia, esaterako.

ComiVacS Carlos III.a Osasun Institutuaren entseguen ostean egindako batzarrean erabaki dute Espainiako Gobernuko eta erkidegoetako arduradunek prozesu hori onartzea, "bi txertoak uztartuta immunitatea indartzen dela eta aparteko albo kalterik eragiten ez dela" egiaztatu baitu.

Hala eta guztiz ere, Pfizerren bigarren dosia jaso nahi ez dutenek AstraZeneca aukeratu ahal izatea aztertzen ari dira, baina hori oraindik Osasun Publikoaren Batzordean eztabaidatzen jarraituko dute.