Atzegi elkartearen sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu dute Eibarko Txolartean
2021/11/23
19:43
eta kitto!
Gaur arratsaldean aurkeztu dute Atzegi elkartearen aurtengo sentsibilizazio kanpaina, "Geroz eta gehiago gara eta nonahi gaude" izenekoa Eibarko Txolartean, eta bertan egon dira Carmen Simon Debabarrena mailako arduraduna, Josu Mendicute zinegotzi, musikari eta atzegizalea, Lucia Juarez Atzegiko kidea, Jon Iraola Eibarko alkatea eta Izar Zubieta Atzegiko ordezkaria. Azaldu dutenez, gaur aurkeztu duten kanpainak “atzegizalearen figurari garrantzia eman nahi dio. 2000. urtean sortu genuen atzegizalearen figura, adimen desgaitasuna duten pertsonekiko jarrera positiboa duten pertsonak identifikatzeko. Atzegizaleak nonahi daude eta adin eta itxura ezberdinak dituzte. Adimen desgaitasuna duten pertsonak diren bezala onartzen dituzte, ez dituzte epaitzen, eurengan sinesten dute eta gizartean parte hartzeko aukerak ematen dizkiete. Gauza txikiak direla ematen duenez, atzegizale batzuek oraindik ez dakite atzegizaleak direla, baina ez da zertan boluntarioa izan behar edo Atzegiko ekintzetan parte hartu behar atzegizalea izateko”.
Hori da, hain zuzen, kanpainarekin jendeari helarazi nahi dioten mezua eta, horretarako, Gipuzkoa osoan zehar 4.000 kartel ipiniko dituzte, horietako 205 Debabarrenean. Lan hori egiteko atzegizaleen eta Atzegiko familien laguntza izango dute eta, azpimarratu dutenez, Debabarrenean ordezkaritza zabala dauka elkarteak: 125 familia, adimen desgaitasuna duten 127 lagun, 113 kolaboratzaile eta 723 atzegizale, hau da, 1.088 lagun.
Horrez gain, udaletxeko fatxadan ere kanpainari lotutako banderola ipiniko dute, Eibarko Udala aspalditik atzegizale dela erakusteko eta jendearen arreta erakartzeko asmoz.
Marrazki bizidunak
Berritasun modura, aurtengo kanpainarako marrazki bizidunak aukeratu dituzte, “baina marrazki horien atzean benetako pertsonak daude”. Kasu honetan Igone, 29 urte dituen neska irundarra irudikatzen du karteleko marrazkiak. Horrekin batera, desgaitasuna duen pertsona baten egunerokotasuna eta izan ditzakeen laguntza eta oztopoak islatzen dituen animazioko pieza sortu dute. Eta, azken lau asteotan, astero bideo-pilularen bat aurkezten joan dira, atzegizaleen bizitzako arlo ezberdinak (pertsonala, soziala, lanekoa eta kirolekoa) ezagutzera emateko. Horiek guztiak Atzegiren webgunean, “Atzegizalearen txokoa” izeneko atalean ikus daitezke.
Urteurrenaren ospakizuna
Atzegik 61 urte bete ditu, baina iaz ezin izan zutenez 60. urteurrena ospatu, pandemiarengatik, aurten egiteko asmoa daukate. Abenduaren 20ean, 19.00etan Kursaalean izango da jaia eta joateko interesa izanez gero atzegizale@atzegi.eus helbidera idatzi edo 943 42 39 42 telefonora deitu daiteke, gonbidapenak eskatzeko.