Neska gazteei zuzendutako autodefentsa feminista ikastaroak eskainiko dira Ipuruako Merkatu Plazan. Zapatu honetan, apirilaren 22an, izango da lehenengoa; goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak arte iraungo du. Hurrengo ikastaroa ekainaren 4an izango da eta horretan 10 eta 13 urte bitarteko neskek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko ipuruakomerkatuplaza@gmail.com helbidera idatzi behar da. Neskak erreferentziazko pertsona batekin joan beharko dira (ama, izeba…). Doaneko saioak dira, EIbarko Udalarekin eta Andretxearekin elkarlanean antolatutakoak.