Azken 3 egunetan 28 positibo atzeman dituzte Debabarrenan, horietako 8 Eibarren

Azken 3 egunetan 28 positibo atzeman dituzte Debabarrenan, horietako 8 Eibarren
2020/09/07 17:26
eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako datuen arabera, azken hiru egunetan (ostiraletik igandera), 28 koronabirus kasu berri baieztatu dituzte gure eskualdean: 8  Eibarren; bosna kasu Ermuan eta Deban; 4 Mendaron; 3 Elgoibarren; eta kasu bana Soraluzen, Mutrikun eta Mallabian.

Atzo, 6.190 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 513 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 35 Araban, 299 Bizkaian, 162 en Gipuzkoan eta 17 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 49 pertsona ZIUn daude.