Azken astean 86 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Azken astean 86 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/11/15 eta kitto!
Azken zazpi egunetan 86 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herria eremu laranjan sartu da 374,90eko intzidentzia-tasarekin.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 35 kasu berri atzeman dituzte (230,98); Elgoibarren 22 (311,96), Mutrikun 8 (169,36), Mendaron 7 (425,53), Soraluzen 4 (150,98), Mallabian 2 (168,07) eta Deban 1 (36,68). Beraz, guztira 165 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 2.576 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 181,84ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,36koa. Bestalde, 114 lagun ospitaleratu dituzte, 30 dira ZIUn daudenak eta 6 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz.