Azoka eta irteerarekin agurtu dugu Debabarreneko I. Aste Ekologikoa

Azoka eta irteerarekin agurtu dugu Debabarreneko I. Aste Ekologikoa
2012/09/24 00:00
eta kitto!

Debabarreneko I. Aste Ekologikoa hartu du gure herriak egunotan eta, egitarauari agur esateko, zapatuan (hilaren 22an) Urkizuko parkean 29 salmenta-posturekin osatutako azokan era guztietako produktu ekologikoak erosteko aukera izan zuen jendeak. Gainera, gailetak eta bestelakoak prestatzeko pare bat tailer egon ziren martxan eta horiek jende mordoa erakarri zuten. Eta atzo (domeka, hilak 23) 8 bat lagun animatu ziren Abontzatik Urkora joateko antolatutako irteeran parte hartzera.