Baieztatutako 39 koronabirus kasu daude gure eskualdean, atzo baino 10 gehiago (datuak herriz herri)

Baieztatutako 39 koronabirus kasu daude gure eskualdean, atzo baino 10 gehiago (datuak herriz herri)
2020/03/23 eta kitto!
Azken 24 orduetan beste  10 kasu baieztatu dituzte  gure eskualdean,  Beraz, guztira 39  kasu daude konfirmatuta Debabarrena osatzen duten 8 herrietan . Gaixo bat gehiago dago  Eibarren, eta beste bat gehiago Mutrikun.  Lau gehiago daude Elgoibarren eta baita Deban ere.  Eibarren  daude gaixo gehien, hemezortzi.

Udalerrika hauek dira Debarrenean  koronabirusak  jota dauden herritarrak, azken datuen arabera (atzo baino 10 gehiago)

Eibar        18
Elgoibar    7
Ermua        3
Deba           5
Mendaro   1
Mutriku     4
Mallabi       0
Soraluze    1

Bestalde, Osasun Sailak argitaratu dituen azken datuen arabera, 20 gaixo daude Eibar Ospitalean (atzo baino 2 gehiago) ingresatuta . Mendaroko ospitalean, berriz, atzotik ez da aldaketarik gertatu, 9 pertsona dira ospitaleratuta daudenak.

1.005 pertsona daude ospitaleratuta EAEn (atzo baino 193 lagun gehiago), horietako 89 ZIUn.

Orain arte (atzo gaueko datuak dira)  Euskal Autonomi Erkidegoan   7.047 laguni egin zaio koronabirusaren froga. Horietatik 2.421  pertsonek  positibo eman  dute, eta   4.626ren  kasuan  emaitza  negatiboa  izan  da.