Bederatzi positibo berri atzeman dituzte asteburuan Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bederatzi positibo berri atzeman dituzte asteburuan Eibarren
ETA KITTO 2021, Mai 17

Azken hiru egunetan bederatzi koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren (hiru barixakuan eta 6 atzo, domekan) eta intzidentzia-tasa 254,79an dago orain.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren zazpi positibo atzeman dituzte, Ermuan bi eta Soraluzen bat. Beraz, 19 kasu izan dira guztira Debabarrenean.

EAEn, atzo, 6.172 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 276 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 29 Araban, 151 Bizkaian eta 96 Gipuzkoan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 24  pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 146 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »