Bi hitzaldi eskainiko dira gaur Portalean: gizonentzat lehenengo eta emakumeentzat jarraian

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bi hitzaldi eskainiko dira gaur Portalean: gizonentzat lehenengo eta emakumeentzat jarraian
ETA KITTO 2023, Aza 08

Portaleako ikastaro gelak gaur bi hitzaldi hartuko ditu, ordu erdiko tartearekin hasiko direnak, eta kasu bietan bi orduko iraupena izango dutenak. Lehenengoa 17:30etik 19:30era iraungo du, eta bigarrenak 18:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da. Lehenengoa gizonei zuzenduta dago eta bigarrena emakumeei. Gaia, hori bai, berbera izango da kasu bietan: “Emakumeen eta gizonen arteko harreman parekideak”. Antolatzaileek diotenez, “atzerritar emakume eta gizonei bideratutako erlazio berdintasunei buruzko hitzaldiak” izango dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »