Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/05/25 10:43
eta kitto!
Atzo bi koronabirus kasu positibo berri atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasa 101,91an dago orain.

Eskualdeko beste herriei begira, Deban atzeman dute beste koronabirus kasu berri bat.

EAEn, atzo, 8.729 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 276 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 19 Araban, 160 Bizkaian eta 91 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 117 pertsona ZIUn daude.