Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/09/07 eta kitto!
Atzo bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 272,99koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mendaron eta Mutrikun hiruna kasu atzeman dituzte, Elgoibarren bi, eta Soraluzen eta Ermuan kasu bana. Horrela, guztira 10 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 6.151 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 246 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 29 Araban, 125 Bizkaian eta 83 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 62 pertsona ZIUn daude.