BIDEOA | “Eibarko emakumeak lurraren zaintzan” saio irekia egingo da astelehenean Andretxean

BIDEOA | “Eibarko emakumeak lurraren zaintzan” saio irekia egingo da astelehenean Andretxean
ETA KITTO 2023, Urr 25

Entreamigos-Lagun Artean erakundeak, Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean, sormen kolektiborako saio irekia antolatu du urriaren 30erako, Artean-Ix Ikasgune Feministaren baitan. “Eibarko emakumeak lurraren zaintzan. Alternatibak bilatzeko saioa” Andretxean izango da, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta Eibarko bi emakume baserritar egongo dira bertan: Olatz Alberdi Oregi (Loixola baserria) eta Naroa Ariznabarreta Ibarluzea (Irei baserria). Arduradunen berbetan “saio horretan, lan eta esperientziaren bitartez, haien egoera zein den ezagutuko dugu. Gainera, elikadura burujabetzaren inguruan eta lurraren zaintzan zelako alternatibak dauden hausnartuko dugu”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »