[BIDEOA] Zapatuan egin zen VI. Kontsumo Arduratsuaren Azoka arrakastatsua izan zen

[BIDEOA] Zapatuan egin zen VI. Kontsumo Arduratsuaren Azoka arrakastatsua izan zen
2021/10/19 11:04
eta kitto!
Aurreko zapatuan egin zen VI. Kontsumo Arduratsuaren Azoka Untzagan, Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta. Kontsumitzeko beste modu batzuk ezagutzera emateko asmoz egindako azokan 20 erakunde eta eragile inguruk hartu zuten parte eta, besteak beste, bertako ekoizleak, agroekologia, finantza etikoak, energia berriztagarriak, bidezko merkataritza, 0 kilometroko elikagaiak, bertako artisautza, bertako kooperatibak, konponketak eta produktu birziklatuak bildu zituen azokak. Gainera, umeentzako tailerrak, erakusketak, batukada , IV. Argazki lehiaketaren sari banaketa, bizikletak konpontzeko tailerra eta telefono zaharra birziklatzeko gunea ere egon ziren. Azokak izan zuen harrerarekin oso pozik daude antolatzaileak, Lierni Fernandez Egoaiziaren proiektu arduradunak bideoan azaldu digunez.