Bihar bilduko da Labi neurri berriak hartzea aztertzeko

Bihar bilduko da Labi neurri berriak hartzea aztertzeko
2021/12/27 eta kitto!
Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du bihar 16:30ean bilduko dela Labi eta bilera ondoren emango dute zehaztutakoaren berri. Joan den astean egin zen Espainiako autonomia erkidegoetako presidenteen bileran lehendakariak zenbait neurri hartzeko proposamena egin zuen, baina zehaztu ez zirenez, pentsatzekoa da Eusko Jaurlaritzak neurri horrek hartzea erabakitzea biharkoan.

Hauek dira Urkulluk proposatutako neurriak: tabernak 21:00etan ixtea abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an; barnealdean elkar daitezkeen jende multzoak hamar lagunekoak izatea gehienez; gizarte eta kultur jarduerak 01:00a baino lehen amaitzea; barnealdeen edukiera %60ra mugatzea; tabernetan zutik kontsumitzea debekatzea; kirola gehienez ere hamar laguneko taldeetan egitea; eta aldagelen edukiera %50ekoa izatea.