Bizikidetza eta Aniztasun Plana aurkeztuko du bihar Udalak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bizikidetza eta Aniztasun Plana aurkeztuko du bihar Udalak
ETA KITTO 2018, Abe 19

Eibarko Udalak 2018-2022 urteetara begira prestatu duen Bizikidetza eta Aniztasun Plana aurkeztuko du bihar, Migratzaileen Egunean, Portaleko ikastaro gelan (3. solarituan), 19:00etan. Urriaren 29ko udal bilkuran alderdi politiko guztiek aho batez onartu zuten plana eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin garatu da. Kulturarteko bizikidetza sendotzeko hartu beharreko neurriak eta erronkak batzen ditu eta, besteak beste, kulturarteko ikuspegia txertatzeko barruko protokoloak aldatuko dira, gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko jarduerak egingo dira eta atzerriko jatorria duten herritarren parte-hartze publikoa sustatzeko jarduerak bultzatuko dira.

Plana aurkezteaz gain, Maribel Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendariak, Idoia Sarasketa Eibarko Udaleko Gizartekintza zinegotziak, Gorka Moreno Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendariak eta Andrea Ruiz antropologo eta immigrazio eta kulturarteko kudeaketan adituak hartuko dute parte ekitaldian. Amaieran solasaldia egingo da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »