Azaroaren 20an egingo diren "Bizilagunak" bazkarietan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Azaroaren 20an egingo diren "Bizilagunak" bazkarietan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago
2022/10/14 13:13
eta kitto!
Aurten berriz ere egingo dira Bizilagunak bazkariak Eibarren. Azaroaren 20an izango dira, Udalak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatuta. SOS Arrazakeriaren ekimenak “Elkar ezagutzearen onena” goiburuari jarraituko dio.

Helburua gure bizikideen artean errealitate multikultural/interkultural batean sareak eraikitzea da, aurreiritziak albo batera lagata. Proiektuaren arduradunek diotenez, “horretarako, bi familia elkartzen dira bazkari baten bueltan, bata autoktonoa eta bestea errefuxiatu edo migrantea direlarik. Elkartze hau dinamizatzaile baten laguntzarekin gertatzen da. Diotenez, inguratzen gaituzten pertsonak, kulturak eta errealitateak ezagutzeko prest egotea nahikoa da Bizilagunak proiektuan parte hartzeko, dinamitzatzaile, gonbidatu zein gonbidatzaile moduan”.

Bizilagunak bazkarietan izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko immigrazioa@eibar.eus / ongietorri@etakitto.eus helbideetara idatzi daiteke.

Tintacora-SOSRacismo-Bizilagunak-Diptico-2022-v2

Tintacora-SOSRacismo-Bizilagunak-Diptico-2022-v2