Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Ira 01

Atzo bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren. Horrela, herriko intzidentzia-tasak behera egin du eta 320,30ekoa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan bost kasu atzeman dituzte, Elgoibarren hiru, Deban eta Mutrikun bina kasu eta Soraluzen kasu bakarra. Horrela, guztira 20 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 7.041 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 432 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 65 Araban, 226 Bizkaian eta 135 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, abuztuaren 23tik 29ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 25 hildako egon direla.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »