Bost koronabirus positibo berri atzeman dituzte Eibarren

Bost koronabirus positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/04/13 eta kitto!
Atzo bost koronabirus kasu atzeman ondoren, Eibarren aurreko eguneko intzidentzia-tasa berarekin jarraitzen dugu (345,78), eremu laranjan.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan ere bost positibo berri atzeman zituzten (287,16), Mutrikun lau (395,18), Elgoibarren hiru (259,97), eta Soraluzen eta Deban (165,05) bana.

Osasun Sailaren datuen arabera, atzo 9.313 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 726 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 106 Araban, 298 Bizkaian, 315 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 104 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 127 pertsona ZIUn daude.