Bost positibo berri atzeman dituzte Eibarren

Bost positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/02/25 eta kitto!
Atzo beste bost koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat gutxiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 302,10ean dago.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren positibo bakarra atzeman zen eta beste herrietan ez zen kasu positiborik egon.

Atzo, 10.179 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 402 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 78 Araban, 219 Bizkaian, 103 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 129 pertsona ZIUn daude.