ADICovid19 ekimena abiatu da, sare sozialen bitartez etorkinei informazioa sei hizkuntzatan helarazteko

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
ADICovid19 ekimena abiatu da, sare sozialen bitartez etorkinei informazioa sei hizkuntzatan helarazteko
ETA KITTO 2020, Api 25

Biltzen – Integraziorako eta Kulturen Arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak ADICovid19 ekimena sustatu du, Eusko Jaurlaritzak osasun-krisi honetan hartutako neurriei buruzko informaziorik garrantzizkoena etorkinei helarazteko, infografia errazen bidez.

Informazio-kanal hori Facebook bidez garatu da, eta dagoeneko bi mila pertsonarengana baino gehiagorengana iritsi da, etorkinen elkarteen, EAEko hainbat udalerritako immigrazio-teknikarien eta beste sare adierazgarri batzuen (Harresiak Apurtuz) lankidetzari esker. Osakidetzan zentralizatuta dagoen komunikazio-kanalaren bidez ere iritsi daiteke informazio horretara, eta baita www.biltzen.org webgunearen bitartez ere.

Ekimenaren helburua izan da EAEn bizi diren atzerritarrei informazio garrantzitsua arin eta haien hizkuntzan hurbiltzea; izan ere, konfinamenduaren ondorioz eta hizkuntza-bitartekaritzak mugatzearen ondorioz, erreferentziako eta topaketako espazio fisikoak itxi ondoren, migratzaile askori ez zaizkie mezu instituzional batzuk iristen —edo zailtasunez iristen zaizkie—.

Horrenbestez, kanal horren bidez, sei hizkuntzatan (arabiera, frantsesa, ingelesa, errumaniera, errusiera eta portugesa) argitzen dira zalantzak —adibidez, koronabirusaren sintomak izanez gero zer egin behar den inguruko zalantzak—; sei hizkuntza horietan ematen dira autobabeserako aholkuak eta, funtsezkoa ez den jarduerari berriro heltzean, osasuna babesteko moduaren inguruko aholkuak; sei hizkuntza horietan ematen da Lanbideri buruzko informazioa eta jantokirako beken berri; eta kanal horren bidez sar daiteke Guztion Artean – Elkartasun Sare Antolatura —funtsezkoak diren premiak Gurutze Gorriko eta Caritaseko, besteak beste, boluntarioen bidez estaltzeko—.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

 

Bizitegi-baliabideak

Bestalde, Biltzen – Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua laguntzen ari zaie haren bitartekaritza eskatu duten udalei eta gizarte-erakundeei, batik bat Covid19aren alarma-egoeraren ondorioz abian jarritako premiazko bizitegi-baliabideen kudeaketan.

Zehazki, Integraziorako eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak Bilbo, Barakaldo eta Getxo udalerriekin elkarlanean dihardu, bederatzi bizitegi-baliabide kudeatzeko; horretarako, zerbitzuak zuzenean lan egiten du udal-eragileekin eta gizarte-erakundeekin, hezitzaileak eta ostatu hartutako pertsonak elkarrizketatzeko eta horiei orientazioa eta gomendioak eskaintzeko, besteak beste.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »