COVIDaren txertoa jaso duten Debabarreneko ESIaren zuzendaritzako bi kidek dimititu egin dute

COVIDaren txertoa jaso duten Debabarreneko ESIaren zuzendaritzako bi kidek dimititu egin dute
2021/01/28 eta kitto!
Iratxe Ocerin Debabarreneko ESIaren zuzendari-medikuak eta Ana Bereciartua erizaintza-zuzendariak dimisioa aurkeztu dute, Diario Vascok jakitera eman duenaren arabera.

Debabarreneko ESIaren zuzendaritza bi kideek COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia jaso dute, baina ospitaleko langileei igorritako mezuan ez dute zehazten dimisioaren arrazoia. “Hilabete guzti hauetako guztion laguntza, kolaborazioa eta profesionaltasuna eskertzen dugu”, diote gutunean, “pribilegioa izan da eguneroko erronkak zuekin partekatu eta gainditu izana”.